2021 denboraldia BBK Aretoan: Aro berrirako programazio konprometitua
BBK Salan konpromisoa erakusten duen programazioa egongo da 2021ean. Honetan, bere gizarte-bokazioa kalitatezko ikuskizun erakargarriekin uztartuta agertzen da.
Onintze Ituiño eta Maria Goiricelaya arduratuko dira espazioko antzerkiko programazio artistikoaz, eta, aurten, emakumea ardatz izango duen gizarte-programazioa garatuko dute. Emakumeek zuzendutako eta idatzitako ikuskizunez josita egongo da programazioa, eurak oraindik gutxiengoan dauden lanbideetan berdintasuna sustatzeko asmoz. Era berean, BBK Salak euskara normalizatzearen aldeko ekimenari eutsiko dio, izan ere, jarduera hori da bere lehentasunetako bat, gure sortzaileen ahots guztiei irekita dagoen euskal kulturaren gune gisa sendotzen jarraitzeko xedez.
Gomutapena, gizontasun berriak, feminismoa edo identitatea dira denboraldi berri honetarako proposatu diren gaietako batzuk. Denetariko ikusleek izango dute lekua denboraldi honetan eta lehen aldiz ekoizpen propioa jarriko da abian. Goiricelayak Federico García Lorcaren "Yerma" izeneko lan klasikoan oinarritutako bertsio librea zuzenduko du. Ekoizpen horrek, sektorean enplegua sortzeaz gain, antzerkigintza berrien sorrera sustatu eta euskaraz lehen aldiz Lorcaren lan honen bertsio bat oholtzaratuko du. Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea izango da protagonista eta Patxo Telleriak egingo du euskarazko bertsioa. Horrela, datorren udazkenean estreinatuko den 'Yerma' antzezlanaren bertsio honekin, aretoak ekoizpen propio eta independenterako bideari ekin dio, BBK Sala orainaldiaz hitz egiteko gune aske gisa finkatu da. Eredu bikain baten printzipio eta praktiketatik abiatuta aintzat hartzen du, bere bi alderdietan: artistikoa eta soziala.
Hona hemen, besteak beste, denboraldi berri honetan ikusgai izango diren lanak: "AKA", aurtengo antzerki-fenomenoetako bat; “Conservando Memoria”,El Patio Teatro antzerki-taldearen azken harribitxia; Xake Produkzioak taldearen "Fadoak entzuten zituen gizonak"; eta Anita Maravillas gure txotxongilo-konpainia garrantzitsuenetako baten "Kottondarrak".