Kandelen Artean: kontzertu intimoak
Kandelen Artean kontzertu intimoez osatutako ziklo bat da, hemengo eta beste hainbat lurraldetako musika-talde eta bakarlariekin egindakoa. Aparteko bizipena sorrarazteko moduko formatu bereziarekin bisitatuko gaituzte.
BBK Sala zuzeneko musika-klub bilakatuko da, kandelen argitan, kopa batez lagunduta, lasai-lasai eta errepikaezinezko kontzertuen bidez, abestiekin ederto pasatzeko aukera izateko. Doinu hauek, oraingo honetan, gertuko ukitu intimista azalduko dute. Ikusleek eserlekuetatik eta aurrean mahai txiki bat dutela, kontzertuak ikusteko aukera izango dute, aretoan bertan zerbitzatzen dieten bitartean. Horrela, kontzertua bertatik bertara, oso-osorik ikusteko moduan egongo dira. Gainera, agertokia modu berezian apainduta egongo da. Horrela, artista bakoitzak aparteko bizipen berezia izaten ari dela igarri ahal izango du.
2019an, zikloa lau egunetan egingo da. Hasteko, gorabidean dauden lau euskal artista izango ditugu, euskara hutsezko kanta-sorta aurkeztuz, gitarraz edo pianoaz lagunduta. Ondoren, kartela osatzen duten gainerako artistak etorriko dira, haiek guztiak ibilbide luzea egindakoak izanik.
Programazio osoa:
Urriak 10: Shinova + Ibai Marín
Urriak 24: Christina Rosenvinge + Olatz Salvador
Azaroak 7: Juan Perro + Mice
Azaroak 21: Jabier Muguruza & Travellin´ Brothers + Maria Rivero