IX. BBK Jazz Sariak
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2018ko Erakustaldia dela eta. Garaikur hauen bitartez, euskal jazzaren figurak sarituak izango dira: urteko tresna-jotzaile eta diskorik onenak.
Jazz arloko artista edo talde bakoitzaren ibilbidea izango da epaimahaikideek kontuan hartuko duten jarraibidea kategoria bietan irabazlea hautatzerakoan. Sariok euskal musikariei eta lau urtetan baino gehiagotan Euskal Herrian bizi izan direnei zuzenduta daude.
Bultzada Sarian, gorantz datorren jazz-proiektu jakin baten aitortza egingo da, baldin eta talde horrek oraindik ez badu inolako diskorik argitaratu eta, gainera, disko hori argitara ematen lagunduko diote. Eta Deia Sari Berezian, epaimahaikideek kategoria finkoetatik kanpo egoki deritzoten artista sarituko dute.
2018ko urriaren 15era arte sarietan izena emateko aukera egongo da. Dokumentu honetan, Jazz BBK Sarietan parte hartzeko baldintza guztiak zehatz-mehatz agertzen dira.
Jazz BBK IX. Sariak