1906ko X. Zikloa, hamar urteko jazza BBK Salan

1906 jazz-zikloak hamar urte bete izan ditu BBK Salaren eta BJC-Bilbaina Jazz Club-en eskutik. Ziklo honetan maila handiko interpretazioak, izar ospetsuak eta tradizioa berrikuntzarekin nahastuta bilduta agertzen dira. 1906 Zikloa jazzarekin anaitutako hainbat doinuri ere ateak ireki dizkio, esate baterako: soula, bluesa, hip-hopa, flamenkoa… Horrela, programazioan sartutako zenbait artista ekartzeko aukera izan dute. Urtemuga ospatzeko, BBK Salak nortasun handiko kontzertu-zikloa programatu du, gauero agertokira igo duten izarrekin entzuleek dituzten bizipenen konplize bihurtuko gaituen kalitatezko musika gerturatzeko asmoz. Apirilak 21: Aaron Parks Trio Aaron Parks – pianoa Ben Street – kontrabaxua Billy Hart – bateria Maiatzak 11: Bruce Barth Trio & Jerry Bergonzi Bruce Barth - pianoa Jerry Bergonzi - saxo trenorea Mark Hodgson - kontrabaxua Stephen Keogh - bateria Ekainak 9: Carlos Sarduy 4tet Carlos Sarduy - tronpeta-jotzailea Javier Massó "Caramelo" - pianoa Dani Noel - kontrabaxua Georvis Pico - bateria Sarrerak laster salgai. tiketak
Itzuli
Skip to content