ALL IRON
-
03 URT
2026 2027
EKOIZPEN PROPIOA
«Aliron !» da Athleticek bere tituluak ospatzeko erabiltzen duen oihua. Etimologia hedatuenaren arabera, all ironetik dator, «dena burdina», Bizkaiko meatzari britainiarrek mineral puruzko betarekin jotzen zutenean oihukatzen zutena.
Norberaren ideia hobekien gorpuzten duen kluba langile ingelesen eta bilbotar gazteen arteko partidetatik jaio zen, eta ingelesez ospatzen ditu bere garaipenak. Paradoxa horretatik sortzen da ikuskizun hau zeharkatzen duen galdera: zer da hemengoa izatea?
Hori partekatzeko, BBK Sala estadio bihurtu dugu, hiri hau ezagutu, abestu eta elkarrekin hunkitzen den lekua. Hemen barre egitera gatoz, garena ospatzera eta gizarte gisa begiratzera. Desio horrekin esperientzia emozional kolektibo bat sortu dugu, Athleticen historia zeharkatzen duena eta gehien axola zaizkigun balioetako batzuk barneratzen dituena: aniztasuna, berdintasuna, kide izatea eta adiskidetasuna.
Gauero ateratzen diren hamaikak leku ezberdinetatik datoz: Bilbo, Getxo, Ermua, Zumaia, Montevideo, Santiago de Chile, El Jadida edo Meknes. Eta denak hemengoak dira.
Ongi etorri ospakizun honetara. Guk sortu dugun bezainbeste gozatuko ahal duzue.
Ane Pikaza y María Goiricelaya
BBK Aretoa San Mames bihurtu da, inoiz jokatu ez den finala jokatzeko. ALL IRONek mende bat baino gehiagoko historia zuri-gorria du: Miguel Jones, Lamiakoko Ingelesen Zelaian jokatutako lehen partida, galdutako finalak, berrogei urteko itxaronaldia eta La Cartujako penaltiak.
Obrak futbol globalean baliokiderik ez duen filosofia duen klub bati buruz hitz egiten du: harrotasuna, harrobia, dena erosten duen kirol baten aurkako erresistentzia. Filosofia horrek kanpoan uzten duenaz ere hitz egiten du. Bizkaira iritsi eta Athleticen etxe bat aurkitu duten pertsonen ahotsen bidez, «gu» horren parte nor den eta nork erabakitzen duen galdetzen da.
Antzerkia, musika, dantza eta ikus-entzunezkoa festa handi batean familia osoarentzat, baita estadio bat inoiz zapaldu ez duenarentzat ere.
ANTZEZLEAK
Aitor Borobia
Salah El Jakoubi
Sambou Diaby
Pato Fry
Nagore González
Fouad Guendoul
Mikel Kaye
Juan Esteban Montoya
Ane Pikaza
Egoitz Sánchez
Oier Sola / Lander Otaola
Ibon Belandia
