FANT 2026
Maiatzaren 8an hasiko da Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia (FANT)-ren 32. edizioa, Bilboko Udalak antolatuta, eta maiatzaren 16ra arte luzatuko da. Publikoari euskal, estatuko eta nazioarteko zinema-programazio anitza ikustera gonbidatuko nahi du.
FANT jaialdiak bere Sail Ofizialean guztira 19 film luze eta 29 film labur proiektatuko ditu: 10 euskal film laburren saioan, 9 nazioarteko film labur eta 10 film labur Panorama Fantastikoa Laburrean atalean.
“La casa en el árbol” filmak emango dio hasiera edizio honi, eta “Reflection in a dead diamond” filmarekin itxiko da.
Jaialdiaren egoitza nagusiak Campos Elíseos Antzokia, Azkuna Zentroa, Golem Alhóndiga zinemak eta BBK Aretoa izango dira.
FANT jaialdiak Fantastikoaren Izarra saria emango dio Eugenio Mira zuzendari, musikari eta idazleari; halaber, Ohorezko FANT saria Aránzazu Calleja ikus-entzunezko konpositoreari; eta Bruno Martin zuzendari, gidoilari eta aktoreak jasoko du FANTrobia saria.
Era berean, FANT jaialdiak tokiko zinemagileek zuzendutako lanak eta euskarazko ekoizpenak babesteko apustuari eusten dio, FANT Laburrean–Euskal Filmak atalarekin eta euskarazko film labur baten ekoizpenerako proiektu onenari ematen zaion sariarekin.
Inaugurazio ofizialaren aurretik, FANT jaialdiak Fuera de Plano atala estreinatuko du, zinema-industriari lotutako proiekzio, aurkezpen eta erakusketekin.

Deskontuak / Descuentos:
Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela: 4 €
Con carnés de Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, suscriptor de El Correo o Club Campos Elíseos: 4 €