SILVER FILM FESTIVAL
MASPALOMAS
(Euskadi, 2025)
Fikzioa. JBEA
Zuzendaria: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga
Iraupena: 109 min
Vicentek gustuko duen bizitza darama Maspalomasen, baina ezusteko istripua eduki ostean, Donostiara itzuli behar izan da derrigorrean. Bertan, egoitza batean bizi beharko denez, armairura itzuliko da ezinbestean, eta bere baitan argi-argi omen zegoen alderdia ezkutatuko du.
DESIOA FILMATZEA: INTIMITATERAKI KOORDINAZIOA
Solasaldi honetan, Maitane San Nicolásek, Tábata Cerezok eta Lucía Delgadok zinean intimitaterako dagoen koordinatzailearen lana izango dute hizpide. Bertan, honako hauxe jorratuko dute: eszenen plangintza, platoan bertan errespeturako ezarri beharreko protokoloak, aktoreetan daukan eragin emozional zein profesionala eta zuzendariek nola baloratzen duten (batzuek kolokan jartzen dute) zinean sortu berri den koordinazio hori.