SILVER FILM FESTIVAL
MI AMIGA EVA
(Espainia, 2025)
Komedia. EJB
Dirección: Cesc Gay
Duración: 100 min
Erromara egindako lan-bidaia batean, Evak ahaztutako gurariari erreparatu dio: berriro maitemintzea. Bartzelonara itzulitakoan, eguneroko ohikeria haustea erabaki du… Cesc Gayk bere ohiko zehaztasun emozionalaz zuzendu du barre eragiten digun eta mingarri samarra den (beharrezkoa baino ez) komedia hau.
MAITASUN ERROMANTIKOAREN AMARRUAK
LUIS MUIÑO psikoterapeutarekin solasean
Maitasun erromantikoa oraindik zalantzan jarri ez ditugun kontakizun handietakoa izango balitz? Bazenekien zineak musukatzeko modua moldatu duela eta, kontraesana bada ere, gero eta sexu gutxiago dagoela munduan?
Luis Muiño psikologoak Marian Gerrikabeitiarekin hitz egingo du, gaur egun guretzat erabilgarriak ez diren mitoak desegiteko eta gaur egun kontzienteagoak eta askeagoak diren harremanak nola eratu aztertzeko