DRAMATURGIA TAILERRA JOAN YAGOREKIN
Irudimena eta Memoria
2 egunetako taillerra (26 eta 27) 10:00etarik 14:00etara
Idaztea zirkunstantzia berriak, errealitate berriak ―gure begiek ikus ditzaketen eta "Ez dago zer eginik" delakoaren diktadurak inposatzen dizkigunen aldean partzialki edo guztiz bestelakoak direnak― irudikatzeko dugun gaitasuna erabiltzea eta lantzea da. Baina irudimenik gabeko oroimenak ez du ezertarako balio. Eraiki nahi dugun etorkizuna ikustea, zer iraganekin senidetu nahi dugun erabakitzea da. Horregatik, fikzio espekulatiboko ikastaroa da hau, eta, aldi berean, dokumentu-antzerkikoa. Gure iragana (intimoa eta politikoa) behatuko dugu eta zer etorkizun eraiki ditzakegun ikusiko dugu. Idazketa ikastaro praktiko eta esperimentala izango da, saioetan zehar idatziko dugu eta gure lanak gainerako taldekideekin partekatuko ditugu.
Bi egunetarako sarrera bakarra behar da.
Tailerraren sarreragaz, BREVE HISTORIA DEL FERROCARRIL ESPAÑOL ekitaldira joateko gonbidapena izango duzu