JOE HENRY
UDAZKEN SOINUAK 2023
30 urte baino gehiago hartzen dituen ibilbide paregabearekin, Joe Henryk hiru aldiz Grammy saria irabazi duenak aztarna saihestezina eta paregabea utzi du amerikar musika herrikoian, bai bakarlari gisa, bai azken hamarkadetako ekoizle iparramerikar garrantzitsuenetako bat bezala. Henryk, musikaren munduaren ikuspegi eklektikoak moldatutako kantuen konpositore eta abeslari talentuduna izateaz gain, kontalari hiperliterario sinestezin gisa ere ezagutzen da, giza esperientziaren unerik ilun, atsekabegarri eta itxaropentsuenak xehetasunez erretratatzeko gai diren konposizio intimoekin. Besteak beste, Elvis Costello, Allen Toussaint, T-Bone Burnett, Don Cherry eta Billy Bragg artistekin egindako kolaborazioak ere gogo biziz goraipatu dira, baita Joan Baez, Bonnie Raitt, Solomon Burke, Mose Allison, Aimee Mann, Rhiannon Giddens, Bettye LaVette, Emmylou Harris eta beste askoren albumetako ekoizle gisa egindako lan erabakigarria ere.
Aurretiaz 24€, egunean bertan 28€