BBK SALA ARTE ESZENIKOEN XXVI. MAX SARIETAN IZENDAPEN GEHIEN LORTU DITUEN EUSKAL EKOIZLEA DA

Bilboko erdiguneak bultzatu zituen lehen bi ekoizpen propioak ("Yerma" antzezlana eta "Borderland" ganbera-opera), sari hauen 2023ko edizioko lau kategoria ezberdinetan finalistak, ezagutzera eman berri denaren arabera.

SGAE Fundazioak (sarien antolatzaileak) ezagutzera eman berri dituen Arte Eszenikoen XXVI. Max Sarietan izendatutako finalisten zerrendatik ondorioztatzen denez, BBK Sala da 2023ko edizio honetan izendapen gehien pilatu dituen euskal ekoizlea. Bilboko Kale Nagusiko erdiguneko espazioak arrakasta handi hori lortu du bere lehen bi ekoizpen propioekin, 2021ean lan horretan hasi zenetik, bere bizitzako lehen hamarkadaren ondoren, erakustoki gisa. Guztira, lau izendapen izan dituzte "Yerma Antzezlanak (2021) eta "Borderland" ganbera-operak (2022) 

"Yerma" 2021eko irailean estreinatu zen BBK Salan, eta hiru kategoriatan dago finalista. Alde batetik, Max saria eskuratu dezake, Antzerki-lanaren egokitzapen edo bertsio onenarena eta Eszena-zuzendaritza onenarena (bi izendapenak, pertsonalak Maria Goiricelaya antzerkigile eta zuzendari bilbotarrarentzat -hain zuzen ere, BBK Salako arte eszenikoen programazioaren aholkulari artistikoa 2021az geroztik-). Gainera, Ane Pikaza bilbotarra Emakumezko Aktore Onenaren sarirako izendatuta dago, antzezlanean egindako paper protagonistagatik.

Bestalde, "Borderland" 2022ko maiatzean estreinatu zen aretoan, eta egile berri onenaren kategorian finalista izan da Marta Eguilior bilbotarrarentzat. Guztira, hiru euskal emakumek lau hautagaitza lortu dituzte "BBK Salak ekoizpen eszeniko propioan egin nahi duen lanari esker tokiko talentuari eman nahi dion bultzadari" esker, Nora Sarasola BBK Gizarte Ekintzako zuzendariaren hitzetan. "Lan horrek, gainera, parekidetasuna eta konpromiso soziala ditu oinarri" ("Yerma" -k emakumeen egungo egoera jorratzen zuen, eta "Borderland" -ek gaixotasun mentalei buruzkoa; eta biak emakumeek idatzi eta zuzentzen zituzten).

Sala BBK-k zoriondu egin nahi ditu izendatutako pertsona guztiak, bereziki Eguilior, Pikaza eta Goiricelaya (azken bi horiek, gainera, "Altsasu" ("La dramática errante") ekoizleagatik izendatu dituzte, antzerki-ikuskizun onenagatik eta Goiricelayarentzat antzerki-egiletza onenagatik), bai eta Kukai Dantza ("Eta orain zer?"/"¿Y ahora qué?") eta gainerako euskal izendatuak ere.

BBK Salak arte eszenikoak ekoizten dituen zentro gisa egindako ahalegina aintzatesteak sendotu egiten du espazioa Estatuko antzerki-panoraman, aurten izendapen gehien dituen euskal ekoizlea izango baita, eta, ondoren, Kukai Dantza gipuzkoar konpainia. Bilboko Kale Nagusiko espazioaren lanak, muntaia propio berrien bultzatzaile gisa, fruitu berri batekin jarraitu du 2023 honetan: "Yarin", dantza ikuskizun bat, non 'dantzak' eta flamenkoa elkarrekin aritzen diren eszenan, Jon

Mayaren (Kukai Dantza) eta Andres Marinen (2022ko Dantzako Sari Nazionala) eskutik. Sevillan eta Bilbon estreinatu ondoren, Estatuan eta Europan bira egiten ari da orain Aurreko urtarrilean hautagaiak aukeratu ondoren (20 bat kategoria bakoitzeko), gaur goizean finalista izendatuak ezagutu dira (sari bakoitzeko hiru baino ez, antzerki ikuskizun onenaren eta dantza ikuskizun onenaren atalean izan ezik, horiek 5 izango baitira). Banaketa ekitaldia Cadizen (Gran Teatro Falla) izango da apirilaren 17an

Itzuli
Skip to content