Eñaut eta Idoia Orkestrarekin
Ostirala
18
Ots
2022
Eñaut Elorrieta abeslaria, Ken Zazpi talde ezagunaren sortzailea, eta Idoia Asurmendi gaztea eta etorkizun handikoa, Fernando Velázquez musikagile getxotarrarekin batera igoko dira oholtzara. 30 euskal musikarik osatutako orkestrak hiru artista handi hauek babestuko ditu oholtza gainean. Eszenografiaren arduraduna Fernando Bernués eszena- eta ikus-entzunezko zuzendaria izango da.
Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestraren grabazio arrakastatsuan Fernando Velázquez eta Eñaut Elorrietaren artean sortutako harreman profesionalak 10 urte beteko ditu laster. Era berean, Eñaut Elorrietak Idoia Asurmendirekin kolaboratu du bere azken diskorako "25 artikulua" lanaren grabazioan. Eta, gainera, Fernandok Idoiaren "Viejo Refranero" abestia moldatu zuen bere azken diskorako. Baina inoiz ez ditugu hirurak elkarrekin ikusi eszenatokian. Proiektu hau hiruren arteko harreman profesional eta pertsonalaren emaitza da, elkarrekin lan egiteak biziki erakartzen baititu.
Kontzertu honetan abesti argitaragabeak entzungo dira, Fernando Velázquezek horretarako moldatutako bertsio batzuen estreinaldia eta, azken finean, lan oso delikatuaren bilduma.
Sarrerak:
Dohainik
22€.
Descuento: 10% con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: %10 Kutxabankeko txartelekin.