Yerma
Igandea
03
Urr
2021
BERA bilbotar artista ospetsua da.
Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua.
Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako andrea.
Bere ama, besarkadarik inoiz eman ez zion gizaki hori.
Eta bere mutil-lagun ohia ama izateko aukera ekarri zezakeena.
Hona hemen BERA, gure YERMA, eta bere ingurunea.
Andre gazte hau Puerto Escondidoko tekila baten, Goako bhang lassi baten, edo Alexanderplatzeko garagardo hotz baten moduan dario agertoki honetan zehar.
Agian sakrilegioa izan liteke Lorca idazlea aipatu barik YERMA antzezlana gogora ekartzea, baina hitz horrek gaur egun seme-alabarik eduki ezinik dabiltzan andre guztien berbak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez aipatu. Eta bera bezalakoak dira: modako jatetxeetan afaltzen duten andre arrakastatsuak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, jaialdietan gogo handiz dantzan dabiltzanak, telefono garestiak eta zirkulu sozial inbidiagarriak dituztenak. BERA andre guzti horien artean dago: andre arruntak, independenteak, bikotekidearekin, berezko ametsekin, baina eman gabeko desira bakarrarekin: amatasuna.
Haien bertsiorik feministenak, bizitzaz jabetuena den alderdi horrek ez zien aukerarik eskaini umea edukitzea adin batetik aurrera zaila zela ulertzeko eta orain … presioak ez du etenik eta BERAk inoiz nahi izan ez zuen zerbait nahi du, saihestezinezko gatazka biologiko eta emozional dakarren zerbait. Horixe da YERMA. Andre horrengan naturala eta ederra den zerbait obsesibo eta mingarri bihurtzen da. Andre horrengan DESIRAk MAITASUNA ezabatu dezake.
María Goiricelaya.
Euskara. Irailak 24, 25 eta 26
Erdera: Urriak 1, 2 eta 3.
Sarrerak:
Dohainik
18€.
Descuento: 3€ con tarjetas Kutxabank.
Deskontua: 3€ Kutxabankeko txartelekin.