Miguel Zenon 4tet

Osteguna
06
Eka 2019
1906-BJC XII. Zikloa Miguel Zenonen azken diskoaren eta taldeburu bezala egin duen hamaikagarrenaren izenburua "Yo soy la tradición” da. Bere edukia: 8 pieza saxofoirako eta hari-tresnen laukoterako, denak jatorrizkoak. Tradizioa du iturri eta musika berezia sortzen du jazza eta kontzertuko musika Puerto Ricoko doinu borikuekin naturaltasun osoz uztartzeko. Etiketa eta arrakala bako musika honek, ezinbestean, harrapatuta uzten ditu entzuleak. Muturrak hurbildu eta desberdinen arteko zubiak ezartzen ditu, bere jaioterriko lurrinekin, klasikoen doinuekin, europar kutsuko (post)modernotasunarekin eta jazzaren bat-batekotasunarekin. Miguel Zenon - saxo garaia Luis Perdomo – pianoa Hans Glawischnig - kontrabaxua Henry Cole - bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content