http://www.bbk.eus/?lang=eu

Mendi Film

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

FRATELLI SI DIVENTA


Walter Bonatti, mendizale tradizionalen artean azkena eta onena, erretratatzen du nork eta Reinhold Messnerrek, munduko mendirik garaienetan haren lekukoa hartu zuen mendizaleak. Ibilbideari Urrezko Pioleta jaso duten lehen bi mendizaleen arteko buruz buruko hizketaldi bat, aurrekaririk gabeko bilkura batean, mendizaletasunari, abenturari eta, orobat, bizitzari berari buruz duten ikuspegiaz, eta euren buruak “anai” gisa sentituz.

CERVINO – LA CRESTA DEL LEONE


Bidaia liluragarri bat munduko mendi esanguratsuenetako baten gailurrera: Cervino/Matterhorn. Herve Barmasse italiar alpinista ospetsuak mendiko istorioen gidari eta kontalari lanak betetzen ditu ‘La Cresta del Leone’ bide zailean gora gailurreko 4.478 metrotaraino egiten duen bitartean. Mendia lehen aldiz igo zutenen istorio harrigarriak kontatzen ditu, Edward Whymper eta Jean Antoine Carrelen istorioak, bai eta Walter Bonattik nahiz Barmassek berak egindako bakarkako lehen igoeren bizipenak ere.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial