http://www.bbk.eus/?lang=eu

Matrioskas. Las niñas de la guerra

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

ZINEBI. BERTOKO BEGIRADAK

Lau emakume berezi, erbestearen ondorioz identitatea eta sustraiak galdu zituztenak, baina trukean bizitza zoragarriak izan zituztenak.

Teresa, Alicia, Araceli eta Julia laurogeita hamar urteko lau emakume dira, itxuraz arruntak, deserrotzeak eta erbesteak markatutako bizitza bikainak ezkutatzen dituztenak: Espainiatik Errusiara eta, ondoren, Kubara joan ziren. Bere kasa hazitako emakumeak dira, beraien ibilbidearen heroiak. Gosearen, hotzaren eta gerraren oroitzapenak etxe baten nostalgiarekin nahasten dira, inoiz harrera egin zien eta jada existitzen ez den etxearenarekin, ia ezagutzen ez duten lurralde baten urruntasunarekin eta, batzuentzat, amestu ez zuten herrialde baterako itzulerarekin.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial