Gazte Change 2021

Ostirala
19
Aza 2021
GazteChange, Lagunarte Elkarteak, BBK Familyk eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak 2019an abian jarri zuten ekimen berritzailearen hirugarren edizioak badu data: datorren ostiralean, azaroak 19 (Haurren Munduko Egunaren bezperan), Bilboko BBK Sala-n, 19:00etatik 20:30etara. Ekitaldi honek ahotsa eman, entzun eta gazteek parte hartzeko duten eskubidea sustatuko duen espazio bat eskaini nahi du. Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, gaurkotasunezko gaiei buruzko euskara eta gaztelaniazko bost hitzaldi izango dira, dohainik, eta topaketa bakar hau girotuko duten emanaldiekin tartekatuko dira (All Dance Deusto eta Aiala Sanz-Ñora Carramiña). Streaming bidez ere jarraitzaeko aukera izango da www.eitb.eus webgunean. 2.0 Iraultza gai orokorraren pean, GazteChange2021ek honako ponentzia hauek izango ditu: -Beñat García de Bikuña, 18 urte: “Benin: osasunaren, hezkuntzaren eta emakumearen ahalduntzearen etorkizuna”. Elkartasuna izango du gai nagusi, Senegalen eskolak eraikitzeko dirua biltzea helburu duen erakundea baitu. -Fadoua El Machour, 19 urte: “Desberdintasunak besarkatu”. Estereotipoek eragiten duten kalteari buruzkoa izango da, inklusioaren ikuspegitik. -Kimetz Rentería, 18 urte: “Zerk bultzatzen zaitu zarena izatera?” Bere istorioa sustatu nahi du, pertsonak onartuko dituen gizarte batera iristeko, haien orientazio sexuala edo generoa kontuan hartu gabe. -Garazi Peritz, 17 urte: “Zeure burua maite, besteak maite dituzun bezala”. Identitatearen bilaketari buruz hitz egingo du. -Maitane Alonso, 20 urte: “Kaxoi batean dauden ideiak”. Elikagaiak kontserbatzeko makina berritzailearen jatorriaren azalpena eta horren atzean zer dagoen. Izena doan emateko eta informazio gehiagorako: bit.ly/3GKZsrx
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content