Aaron Parks Trio

Ostirala
21
Api 2017
1906 jazz zikloa BBK-Bilbaina Jazz Club. Aaron Parks New Yorken egindako musika-ikasketen azken urtean zebilela, Terence Blanchard tronpeta-jotzaile handiak kontratatu zuen . Berarekin birak egin eta bost bider grabatu zuen. Horrela, bere ospea handitu zen, gaztea izan arren. Intimista eta bere musika-taldeen liderra izanik, beste belaunaldi batzuetako musikari bikainekin batera lan egin du betidanik. Oraingo honetan, Ben Street eta Billy Hart nekaezina lagun izango ditu. Azken honek onenekin jo duela lasai-lasai esan dezake. Aaron Parks – pianoa Ben Street – kontrabaxua Billy Hart – bateria tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content