Zinema klasikoa: “El apartamento”

Osteguna
25
Urr 2018
Laguntzailea: Arrebato Zinema. “The apartment”. Billy Wilder, 1960. 129 min. C.C. Baxter Manhattango aseguru etxe handi bateko langile apal baina handigura bat da. Ezkongabe dago eta apartamentu xume batean bakarrik bizi da. Bere nagusiei euren maitaleekin joateko leku gisa lagatzen die, bertan maitasunezko topaketak izateko. Horrela, bere lantokian lanpostu hobeagoetara heltzeko itxaropena dauka. Baina egoera aldatuko da Baxter bere nagusien maitalerik onena den igogailuko behargin batekin maiteminduko denean. Filma jatorrizko bertsioan emango da, gaztelerazko azpitituluekin.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content