Zinecittà: “Piuma”

Ostirala
16
Ots 2018
Italiako zinema-zikloa Bilbon. Sustatzailea: Euskaditalia, Spazio di Unione Culturale. Laguntzaileak: Bilboko Udalaren Kultura Saila; Zinebi; eta Erromako Luce Institutua. Ferro eta Cate gazte-bikote arrunta dira. Bat-batean, ustekabeko haurdunaldi batek haien mundua hankaz gora utziko du. Zalantzatan eta ezer erabaki gabe, haien bizitzetako bederatzi hilabeterik zirraragarri eta korapilatsuenetan ibiliko dira biak. Denbora-tarte horretan, haien jatortasunari eta aparteko ukitu poetikoari eusten saiatuko dira. “Piuma”. Roan Johnson, 2016. 98 min. Jatorrizko Bertsioan azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez direla. Sarrera eta gonbidapena, BBK Salan, filmaren emanaldiaren egun berean hartu behar dira.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content