Zinecittà: “Il contagio”

Larunbata
17
Ots 2018
Italiako zinema-zikloa Bilbon. Sustatzailea: Euskaditalia, Spazio di Unione Culturale. Laguntzaileak: Bilboko Udalaren Kultura Saila; Zinebi; eta Erromako Luce Institutua. Erromako hiri inguruko eraikuntza batean hainbat bikote eta lagun bizi dira: Marcello eta Chiara, Mauro eta Simona, Valeria eta Attilio, Flaminia eta Bruno, Carmine barrutiburua eta Walter irakaslea. Trama honetan maitasuna eta prostituzioa, kriminalitatea eta itxaropena, alderdi tragikoak eta komikoak, guztiak nahastuta agertuko zaizkigu, askotariko mosaikoa osatzeko. Bertako auzoak hiri handiaren bazterrean hondoa jo duen munstro erraldoi baten modura azalduko dira. Baina jauregiz eta enpresariez osatuta dagoen Erromaren erdigunea ere ez da bestelakoa izango. “Il contagio”. Matteo Botrugno eta Daniele Coluccini, 2017. 105 min. Jatorrizko Bertsioan azpitituluak gaztelaniaz eta ingelesez direla. Sarrera eta gonbidapena, BBK Salan, filmaren emanaldiaren egun berean hartu behar dira.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content