http://www.bbk.eus/?lang=eu

Wishbone Ash

Home  /  Programazio  /  Music Legends  /  Current Page

Wishbone Ash (1969 – Torquay, Ingalaterra) rock progresiboaren eszenan murgildu zen 1969an.

50 urte geroago, gitarra bakarlari bikien erabileran aitzindari izan ondoren, Wishbone Ash taldearen lana mundu osoan aitortua izan da bere bira ugari eta disko fantastikoei esker.

Taldea Andy Powell musikariak eratu zuen. Bera da ahots nagusia eta gitarra-jotzailea. Gainera, Mark Abrahamsekin tartekatzen ditu ahotsak eta gitarra. Bob Skeat baxu jotzailea atal erritmikoaren burua da azken belaunaldiko britainiar bateria-jotzaile onenetako den Joe Crabtreerekin batera.

Wishbone Ash taldeak Thin Lizzy eta Iron Maiden bezalako beste askorengan aitortutako eragina izan du, Opeth-en moduko talde gazteagoetan bezalaxe.

Diskorik aipagarrienak ditu honakoak: 1972ko “Argus” izenburuko lan aberatsa, nola ez, garai guztietako rock klasikoetakotzat hartutakoa; “Pilgrimage” (1971) eta “New England” (1976). Berrikiago, “The Power of Eternity” (2007), “Elegant Stealth” (2011) eta “Blue Horizon” (2014) atera ditu. 2019ra arte ez zen argitaratu “Coat of Arms” diskoa, haien ibilbideari benetako amaiera biribila emandakoa.

Taldearen disko bikoitzik salduena, “Live Dates” (1973) izan zen, 1970eko hamarkadako zuzeneko diskorik maitatuenetakoa.

2009an, taldeak bere 40. urteurrena ospatu zuen Londresko Shepherds Bush Empire Theatre aretoan.

Estudioko 24 disko, zuzeneko 11 disko eta zuzeneko bost DVDrekin, Wishbone Ash taldea ospearekin loak hartu ez duela erakusten dabil oraindik ere.

Azkenik, eta zorionez, Ash taldearen mundu osoko jarraitzaileentzat, Covid 19aren pandemiak mundua jo baino lehen, “Coat of Arms” izeneko estudioko CD berri bat argitaratu zen. Taldea bera ez zen egon prestatuta prentsan eta mundu osoan dituen jarraitzaile zintzoen artean lan horrek izan zuen harrera onerako. Hari esker, 50 urteko ibilaldia poz pozik ospatu ahal izango dute. Erresuma Batuko Classic Rock aldizkariak 2020an argitaratutako 25 disko onenen artean kokatu zuen.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial