Verde Prato + Bruma

Osteguna
03
Ots 2022
Verde Pratok euskaraz abesten du eta euskal ahozko tradizioa berreskuratzen du bere kantuetan, iragana etorkizunera eramanez. Kantu herrikoiak eta liturgia-kantak ahots eta elektronika formatuan, Mazzy Star edo Nico eta Mikel Laboaren arteko gurutzaketa (im)posiblea. Verde Pratok 2021ean kaleratu zuen Kondaira eder hura estreinako diskoa, Jon Aguirrezabalagak (We Are Standard) grabatu eta ekoitzia eta Plan B rec argitaletxeak argitaratua. Bertan, hirira joateko bere herritik alde egiten duen mutil bati buruz hitz egiten du. Hizkuntza sinplea erabiliz, baina hitzei indarra emanez, abestien letrek alde egiten ikusten duten pertsonaietako bakoitzaren perspektiba islatzen dute. Maitasunaz, familiaz eta adiskidetasunaz hitz egiten duen istorio herrikoia da, baita beldurrei, absentziei eta desioari buruz ere. Euskal tradizioa berreskuratu eta ustekabeko lekuetara eramaten ari diren artista gazteen belaunaldi berri baten erakusle, eta horregatik harrigarriak eta zirraragarriak, Verde Pratok kultura askotako herri-kantutegian ahotsaren presentziari balioa ematen dio eta bere konposizioetan garrantzi berezia hartzen duen zerbait da. Izan ere, ahotsa da existitzen den transmisio-tresnarik zuzenena, eta soinua afekzioz eta mugimenduz, arnasaz eta dardaraz, sentikortasunez eta, aldi berean, edertasun paregabez beteta dago. Eta ekintza honen indarra denboragabea da. Artista gonbidatua: Bruma. tickets
Sarrerak: Dohainik

12€

Tematikoak

Skip to content