Utzi Mezua Seinalearen Ondoren

Larunbata
14
Mar 2020
BERTAN BEHERA Erosketa egin den kanal beretik itzuliko da bertan behera geratu diren ekitaldien sarreren dirua. BBK Euskal Antzerkia. Euskaraz. Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko. Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content