Tracking Bilbao: “Pizza con piña…”

Asteazkena
16
Abe 2020
Diziplina Anitzeko Kultura Digitalari buruzko Jardunaldiak. Bakarrizketa: Elsa Ruiz. “Pizza con Piña: La última porción” Ikuskizun honetan, Elsa Ruizek emakume transexual gisa dituen bizipenak umorez ikusaraziko ditu: armairutik irtetea, oraindik indarrean dauden aurreiritziak, jendearen galdera ezerosoak, bikotea nola aurkitu eta transexual izan gabe berez zailak diren kontu ugari. Bere ikuspegiaren bidez, batzuetan garratzagoa eta beste batzuetan laxoagoa, bere identitate sexuala agerian utzi zuenetik izandako bizipenen laburpena egingo du eta gertakizun horretaz baliatuko da den-denaz barre egiteko. Elsak erakutsiko digunez, oso moldakorra eta polemikoa da eta ananadun pizzak adina osagai dauzka. Azken zati honek, ananaz gain, honako hauen aztarnak izan ditzake: panda-hartzak, Ferran Adrià, Maria Teresa Campos eta beste gai latz batzuk. Komediaren bidez aurreiritziekin amaitzeko ikuskizuna. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content