Titirikontu Kontari

Ostirala
07
Ira 2018
Gorakada antzerkia. Euskaraz. Artistek beraiek egindako txotxongiloekin eta Ricardo Combiren testuei esker, lan poetikoa, dibertigarria, arina zein askea izango dugu. Bi aktorek (Reyes Moleres eta Leire Ucha) emanaldi bakoitzean 3 ipuinetara eramango gaituzte, hainbat manipulazio-teknika erabiliz (bunraku, itzalak eta objektuak), eta guztiz landutako konposizio musikalak ere zer esan handia izango du. “Urretxindorra” lanari esker, urruneko Txinara bidaiatu eta txori baten txioek Enperadore bati bizitzaz gozatzeko sekretua nola erakusten dioten ikusiko dugu. "Barbantxo" obran pertsonaia txikitxo baten abenturak kontatuko dira erraldoien mundu baten baitan. "Zapataria eta iratxoak" emankizunean, Zapatuende baten magia errealitatea aldatzeko gai izango da. Ikuskizuna 3-7 urte bitarteko umeei zuzenduta. Iraupena: 50 minutu. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content