Thinking Football 2018

Asteartea
13
Mar 2018
Zinema eta futbol jaialdia. Antolatzailea Athletic Club Fundazioa da, laguntzailea BBK Sala eta babesle nagusia Euskaltel. 18:00. “Forever pure” (Israel, 2018, Maya Zinshtein) Jerusalengo Beitar Israelgo talderik polemikoena da. Zale erradikalak, Familia ezizenez ezagunak, harro daude Beitar taldeak inoiz jokalari arabiarrak eduki ez izanaz. Ezaugarri hori duen Israelgo talde bakarra da. 20:00. “Zweikampfer” (Alemania, 2018, Mehdi Benhadj-Djilali) Nico, Micky, Lütti eta Benni Alemaniako ligan arrakastaz jokatu zuten futbolari profesionalak dira. Baina orain, hogeita hamar urteak beteta, talderik gabe daude. Udan, Jokalarien Elkartearekin entrenatzen dute, Dunisburgon, talderik gabeko beste jokalari batzuekin. Saio bakoitzaren ondoren debate txiki bat egingo da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte.
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content