Sofia Ellar

Ostirala
18
Eka 2021
27 urte besterik ez dituela, Sofia Ellar, kantautore eta konpositorea, norbere musika-ibilbidea modu independentean kudea daitekeela erakusten ibili da, artista, enpresari eta bere proiektuaren kudeatzaile gisa egindako lanak bere gain hartuta. Bere arrakasta sare sozialetan hasi zen, esate baterako: Instagram (360.000 jarraitzaile), Spotify (1.100.000 entzule hilean) eta Youtube (45.000.000 bider baino gehiagotan ikusita)." 2017ko otsailean “Seis Peniques” izenburuko lehenengo diskoa kaleratu zuen eta, urtebete geroago, 2018ko otsailean, “Nota en do” deritzon bigarren diskoa aurkeztu. Sofiren proposamenaren balioa haren talentutik harago heltzen da. Agertokia lehen aldiz zapaldu zutenetik, argi izan ditu bere eginkizuna gizabanako gisa zein bere eraginaren onura hainbat abestiren bitartez, adibidez, “Humanidad en Paro” (“Gizatasuna langabezian”), izan ere, horien etekinak RAIS eta Worldvision Fundazioei eman dizkie), edo UNICEFekin lankidetzan egindako sehaska-kantarekin, udako maitasunetik haragoko gai garrantzitsuenak jasota eta benetako garrantzia daukana azpimarratuta. Era berean, AECC edo Sonrisas bezalako elkarteei irabaziak eskaini dizkioten hainbat kontzertutan parte hartu du artista honek. Maiatzean, 2021eko birari izena ematen dion "Cancha y Gasolina" single berria kaleratuko du. Andre gisa egindako musika-ibilbide independentea aintzat hartzen duten hainbat sari eman dizkiote Sofiari, esate baterako, Inspiring Girls fundazioak eskainitako "Ahots Inspiratzailearen Saria", ELLE aldizkariak emandako "Musika Talentuaren Saria", edo “2020ko Cosmopolitan Musika Saria”. Bi emanaldi: 17:00etan eta 19:30ean. tiketak
Sarrerak: Dohainik

15€.

Tematikoak

Skip to content