Skakeitan & Zetak

Ostirala
27
Aza 2020
10 urte BBK Sala. Eusko Jaurlaritzak ezarritako mugikortasun neurrien ondorioz, kultur ikuskizunetara udalerriko biztanleei soilik joatea ahalbidetzen du. Horrela, “Skakeitan & Zetak”-en kontzerturako sarrerak bueltatzeko eskaera epea zabaldu dugu bilbotarrak ez diren guztientzat. Zure sarrera itzuli nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitez salabbk@bbk.eus helbidean. 18:15 – SKAKEITAN Etiketen mundu batean, polita da sailkatzen zaila den zerbaitekin topo egitea. Dinamikoak, freskoak, ausartak eta bizi-biziak.Adjektibo horiek musika-estiloak balira, talde honek jotzen duena dela esan liteke. Skakeitan Euskal Herriko banda bat da, eta bere doinuen aniztasunarengatik nahiz zuzenekoetan helarazten duten indarrarengatik ezagunak dira. 2008an elkartu ziren eta rock-a dira, pop-a dute, punka egiten dute eta, batez ere, eklektikoak dira. 19:30 - ZETAK Vendetta taldearen oihartzun jamaikarrak atzean utzi ondoren, Pello Reparaz Zetak izeneko proiektu berriarekin itzuli da. Honetan, bere doinuak guztiz bestelakoak diren oihartzunekin biltzen ditu. Pello Reparazek eta bere inguruko talde osoak beren gain hartu dute musika-taldeen ohiko esparrua gainditzeko eta hura zabaltzeko erronka, baina, hori bai, musika ardatz nagusitzat hartuta, musika elektronikoaren aldeko apustua egin dute. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content