Rayden

Igandea
28
Mar 2021
BBK On Stage zikloa. "Zer sar daiteke abesti batean?", galdetzen dio bere buruari Rayden goitizeneko David Martinez Alvarez abeslariak, estudioko seigarren diskoaren hasieran. Ondoren, artista madrildarraren burutik soilik pasa litezkeen erantzunak datoz. Disko osoa galdera horren eta beste askoren erantzuna etengabe bilatzea dela esan daitekeen arren, aspaldi honetan artistak nahiko argi ulertu du abestia inoizko homonimorik handiena dela, hau da, abesti batek irakurketa eta esanahi desberdinak izan ditzakeela, hartaz ohartzen denaren edo hura entzuten duenaren arabera. Kontzeptualtasun artistikoa, gaur egun, pil-pilean dago, baina Raydenen modura gai hau beste inork landu ez duela esan daiteke, izan ere, "Homonimoak" izenburuko diskoarekin, bere bigarren trilogia amaitu du, baina, aldi berean, barrutik kanporantz, edukitzailetik edukirantz abiatu nahi izan duen hexalogia bati amaiera eman dio. Ahalegin horren bidez, osotasuna bateratzeko eragile gisa berba nabarmentzen saiatu da, aparteko era sailkagaitzaz baliatuta. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content