http://www.bbk.eus/?lang=eu

Nøgen & Los Punsetes

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

10 urte BBK Sala.

20:00 – NØGEN
Nøgen taldearen ibilbide laburra ez da inorentzat oharkabean heldu.
Horrela, 2016an ekin zion bere ibilbideari hirukote gisa, berezko abestiekin kontzertuak eskainiz, pop-folk soinu alaiaren eraginpean, hainbat talderen ukituekin, esate baterako: Mumford and Sons, Of Monsters and Men eta La M.O.D.A.
Soinu zabalago eta sendoagoa lortzeko asmoz, urte amaieran Olatz Cuevas baxuan eta Jokin Guilisagasti baterian batu zitzaizkien. Hala, folk-rock alorrean proiekzio handiko eta etorkizun oparoko boskotea osatzeko aukera izan dute.

21:00 – LOS PUNSETES

Madrilgo talde honek maitasuna eta gorrotoa eragiten ditu besteongan, baina horixe da, hain zuzen ere, duela 10 urte baino gehiagotik elkarrekin egoteko lokailua.
Taldekide guztiak ikus-entzunezkoen mundutik datoz eta hori hainbat alderditan islatzen da.
Lehenengoa, agertokian azaltzeko era:
Ariadna abeslaria beti geldirik egoten da kontzertu osoan.
Bigarrena, haien bideoklipetan, izan ere, haien esanetan, baliatu ditzaketen aukeren “oso gainetik” daude.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial