http://www.bbk.eus/?lang=eu

Music Legends. Uli Jon Roth

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

1978an, 4 albumen eta Tokyo Tapes disko klasikoaren ondoren, Uli John Roth, SCORPIONS taldeko konpositore eta gitarristak taldea utzi zuen, ELECTRIC SUN izeneko berezko taldea sortzeko. Hala ere, egungo zuzenekoetako kanten artean SCORPIONS taldean jotako abesti klasikoak sartzen ditu oraindik.

Hainbat sinfonia eta kontzertu klasiko idatzi dituenez, arrazoi handiz, musika klasikoaren eta rockaren arteko nahasketaren aitzindaritzat hartu dute.

ULI JON ROTHek SCORPIONS REVISITED izenburuko diskoa argitaratu zuen 2015ean, hain zuzen ere zuzenean grabatutako SCORPIONS taldearen TOKYO TAPES deritzon album bikoitza omentzeko, grabazio berriaren bitartez. 1978ko lan hori SCORPIONS taldearen lehenengo albuma izateaz batera, rockaren historiako zuzeneko diskorik garrantzitsuenetakoa dugu oraindik.

2016an, TOKYO TAPES REVISITED izenburuko zuzeneko DVDa atera zuen, 40 urte lehenago SCORPIONS taldearen zuzeneko disko ospetsua egin zuten Tokioko -Sun Plaza Hall izeneko- areto berean grabatutakoa.

ULI JON ROTH oraindik agertzen zaigu bere kontzertuetan aparteko gitarra-jotzaile gisa. Gaur egun, munduko rock gitarristen artean garrantzitsuenetakotzat jotzen dute eta Slash, Eddie Van Halen, Joe Satriani, Steve Vai, Yngwie Malmsteen eta Kirk Hammett bezalako beste musikari handi batzuen ustez, haientzako eredu erabakigarria izan da.

Joe Satrianik ULI JON ROTH gonbidatu zuen “G3 Tour” izeneko birara 2018an. Honetan, Joe Satriani eta ULI JON ROTH Dream Theater musika-taldeko John Petrucci gitarristarekin batera egon ziren agertokian.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial