http://www.bbk.eus/?lang=eu

Mendi Film

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

JULIA


Julia Chanourdie frantziarra 9b eskalada mailara iritsi den emakume bakarrenetakoa da, eta Tokioko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu du 24 urterekin. Nerabezarotik murgildu zuen eskaladan aitak, eta bera du entrenatzaile, bere eskutik iritsi da gorenera. Debozioz betetako aitaren eta alaba prestuaren arteko harremanak oinarri sendo bat du: eskaladarekiko pasioa.

MY UPSIDE DOWN WORLD


Bizitza osoan lehiatu eta bereziki izotz eskaladan irabazteko zegoen guztia ia irabazi ondoren, Angelika Rainerrek tarte bat hartu eta bidaia pertsonal bati ekitea erabakiko du, bere burua, eta iraganarekin eta naturarekin duen harremana berriro aurkitzeko. Hego Tirolgo eskalatzaileak bere ibilbidearen gaineko hausnarketa-prozesu bati aurre egingo dio, askatasunetik estimulu berriak eta eskalatzeko bide berriak bilatu asmoz.

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial