http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Mariola Membrives

Mariola Membrives Artista Gonbidatua Mayte Martín

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

“emakumeok!” zikloa.

“Lorca, Spanish Songs” Karontek argitaratu zuen 2019ko martxoan Marc Ribot gitarra-jotzailearen lankidetza bereziarekin. Urteko disko handienekotzat jotzen dute bai kritikak, bai prentsa espezializatuak.

Kanta-bildumaren oinarrian, Lorcak berak pianoa jotzen La Argentinita izeneko kantariaren ahotsarekin grabatutako kanta herrikoien irakurketa berritua daukagu. Horretarako, Mariola Membrivesek zuzeneko emanaldiak eskaintzeko musika-taldea sortu du rocka, jazza eta andaluziar flamenkoa nahastuz: Javier Pedreiraren eta Osvi Grecoren gitarra elektrikoak, Vicent Perezen tronboia eta Daviden perkusioa. Hori guzti hori zuzeneko emanaldi zirraragarrien eta liluragarrienetako bat eskaintzeko.

Mayte Martin gaur egungo flamenkoaren ahots gailenetako bat da. Apartekoa, zintzoa eta zorrotza da, inor gutxi bezala. Egin duen ibilbidearengatik artista berezienetakoa da, flamenko-doinuen cantaora gisa eta boleroaren nahiz kantuaren erregistroetan ospetsu bilakatua.

Mariola Membrives – ahotsa
Javier Pedreira – gitarra
Daniel García Diego – pianoa
Vicent Pérez – tronboia
Artista gonbidatua: Mayte Martin – ahotsa

5 Kontzertuetarako bonoa:92€. Salgai bakarrik Sala BBKren leihatilan.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial