http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Maria Emilia

Maria Emília

Home  /  Programazio  /  Fado  /  Current Page

BERTAN BEHERA
Erosketa egin den kanal beretik itzuliko da bertan behera geratu diren ekitaldien sarreren dirua.

IX. Noites de Fado.

Brasilgo São Paulo hirian jaio zen, baina beti egon da fadoari begira. Gazte-gaztetan abiatu zen Portugalerantz, bere aita gitarra-jotzailearekin batera, eskualdeko leku oso ezagunetan fadoa entzuteko eta abesteko. Bertan izan zuen lehenengo harremana fadoarekin eta doinu hura abestari ekin zion. Brasilera itzuli bazen ere, fadoak ez zuen inoiz utzi.

Portugalera bueltatutakoan, Lisboako fado-areto ezagunenetan doinu honen abeslari gisa ekin zion bere ibilbideari. Horrez gain, As Urbanas taldearekin kidea izan zen, bere belaunaldiko andrazko ahots onenetako batzuk elkartu zituen proiektu horretan, horren ondoren, 2014ko Caixa Alfama jaialdian aurkezteko.

Gaur egun, Lisboako fado-areto ezagunenean entzun dezakegu, hain zuzen, Alfama auzoko Clube de Fado delakoan. Orain arte, María Emilia, Portugalen, Brasilen, Espainian, Suitzan eta Belgikan eskaini ditu emanaldiak.

5 kontzertutarako bonua: 92€. BBK Salako leihatilan ordaindu ahal izango da soilik Kutxabank txartelaren bidez (txartel bakoitzeko gehienez bonu bi).


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial