http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Nocturno

Leonor Leal: “Nocturno”

Home  /  Programazio  /  Dantza  /  Current Page

Flamenkoa: Dantzaldia 20.

“Nocturno”:Leonor Leal, Alfredo Lagosekin eta Antonio Morenorekin.

Flamenko tradizionala eraitsi dute, gaur egungo sentsibilitate eszenikoarekin bat etortzeko.

2018ko Sevillako Flamenko Bienalean estreinatu zuten “Nocturno“, Leonor Lealen bakarkako lana, zuzeneko emanaldietan Alfredo Lagos gitarra-jotzaile adituarekin eta sormen izugarria daukan Antonio Moreno perkusio-jotzaile trebearekin lagunduta. Horietako azkenak edozein gauzari ateratzen dizkio soinuak, botila zein garbitzeko ohol zaharra izanda ere.

Pieza honek, zentzu abstraktuan, gauaren baretasuna dauka, logura ematen duten edo gaupasa egitera garamatzaten ilunpeko argien modura. Hori dena Leonor Lealen gorputza nabarmentzen duen austeritate eszeniko dotorearen barruan, betiere flamenkoaren kode zorrotzen baitan. Baina ez dira ohiko flamenko eszenikoarenak. Oholtza gaineko emanalditik urrun dabil eta cante delakoaren ekarpenik ez dauka. Horren truke, dramaturgian eta ikerketan sakontzen du.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial