http://www.bbk.eus/?lang=eu

Juanito Makandé

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

Hona hemen berriro Juanito Makandé bihotz zabalik. Burujabea. Jatorra. Eta askea.

Orain arte argitaratutako lau diskorekin eta hamaika kontzerturekin, Juanito Makandek -2006an bakarka hastea erabaki zuenetik- ibilbide arrakastatsua jorratu du eta ez soilik musikari gisa. Kantuz kantu, poemaz poema, gure eszena independentearen artistarik berezienetako bilakatu da, entzuleek, prentsak eta profesionalek aitortu diotenez. “Kantautore askea” da, bere burua jo ohi duen bezala, entzuleekin bat egiteko berezko erraztasunaren jabea.

Artistak, Radio Macandérekin lehenengo lana kaleratu zuenetik, hogei urte beteko ditu aurten musikagintzan eta datozen hilabeteetarako bi disko berri kaleratuko dituela iragarri du, biak Mallorcako bere estudioan grabatutakoak.

Bi emanaldi: 17:00etan eta 19:30ean.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial