http://www.bbk.eus/?lang=eu

Music Legends. Joanna Connor Band

Home  /  Programazio  /  BBK Zikloak  /  Current Page

Blues-rock doinuen abeslari eta gitarrista. 1984an Chicagon bizitzera joan zen eta bertan dabil ordutik, hiriko blues eszenaren barruan kokatuta, besteak beste, honako musikari hauekin batera jotzen eta abesten: James Cotton, Buddy Guy, Junior Wells eta A.C. Reed.

Joanna Connorrek gitarraz daukan trebeziak bereizten du blues doinuen gainerako abeslari eta gitarra-jotzaileengandik.

1989an, “Believe It!” izenburuko estreinako albumaren ondoren, bere taldearekin batera aldizka jotzen hasi zen Chicagoko klubetan nahiz Estatu Batuetako, Kanadako eta Europako klub eta jaialdietan.

Connor blues/rock doinuen konpositore eta gitarrista ospetsu bihurtu da denborak aurrera jo ahala. Konpositore bezala daukan talentu handia Luther Allison bezalako artista handien eraginpean dago.

2021eko otsailean, bere 14. diskoa kaleratu zuen, 4801 South Indiana Avenue izenburukoa, Joe Bonamassak ekoiztuta.

“Joanna Connor gaur egun aurki dezakegun blues gitarra-jotzailerik onena zein originalena da. Baita bihar ere”. – GUITAR WORLD

tickets


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial