J. Muguruza & Travellin´Brothers + María Rivero

Osteguna
21
Aza 2019
Ciclo Kandelen Artean. Ziklo honetako kontzertu berezienetakoa da sortzen duen nahasketa bereziarengatik: Jabier Muguruzaren abestiak, berak kantatuta eta Travellin´ Brothersen estilora moldatuta. Alde batetik, Jabier Muguruza abeslari eta idazlea izango dugu, azken hamarkadetan egindako ibilbidearekin, literaturan, antzerkian, edo Les Mecaniciens zein Joxe Ripiau musika-taldeetan egindakoa. Bestaldetik, nazioartean oihartzun handienekoa izan duen gure musika-taldeetako bat daukagu: Travellin´ Brothers. 15 urte, 8 disko eta 1.000 kontzertu egin dituzte, zuzeneko emanaldiez gain, horiek guztiak kalitatez eta energiaz josita. Haiekin batera Maria Rivero egongo da, konpositore eta abeslaria hainbat proiektutan: Siroka, Hutsa edo Kuntsukoroi. Mariak beste ekimen batzuekin bateratu ditu bere musika-proiektuak: umeentzako ikuskizunak, kontzertu didaktikoak eta euskal sortzaileekin nahiz beste hainbat lekutakoekin elkarlanean egindako jarduerak. Platea: mahaiak eta aulkiak zenbakituta barrako zerbitzuarekin. Anfiteatroa: aulkiak zenbakituta barrako zerbitzurik gabe. tickets
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content