http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Soinu Berriak

BBK Soinu Berriak lehiaketaren II. edizioa

Home  /  Albisteak  /  Current Page

BBK Salak musika arloan lehenengo pausuak egiten dabiltzan gazteei aukera bana eskaini nahi die. BBKrekin batera, “BBK Soinu Berriak” musika-taldeentzako lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu du. Honen bidez, BBK Live jaialdiaren 2020ko edizioan emanaldia eskaini ahal izango dute, estudioan grabatutako 4 abestiko EP delako diskoa eta bideoklipa egitea lortzeko aukerarekin batera. Gainera, musika-industriari, egile-eskubideei eta musika-proiektuen sustapenari buruzko ezagutza handitzeko eta horren inguruko aholkularitza jasotzeko programa batean parte hartuko dute.

Lehiaketa honetan Bizkaian erroldatutako artistek parte hartu dezakete. Aurrekoez gain, lurralde honetan bizi den kide batez gutxienez osatutako musika-taldeek ere lehiatzeko aukera izango dute. Azkenik, parte-hartzaileek ez dute kontratu diskografikorik indarrean eduki behar. Musika-genero guztiak (rock-a, pop-a, soul-a, R&B-a, hip hop-a, trap-a, elektronika, surf-a, garajea, folka, metala…) onartzen dira. Gainera, parte hartzen duten talde eta artisten originaltasuna, nortasuna, potentziala, talentua eta karisma sarituko dira.

Izena emateko inprimakia

“BBK Soinu Berriak” lehiaketan parte hartzeko eskabidea bete eta bidali soinuberriak@bbk.eus helbide elektronikora, gutxienez hiru kantekin eta gehienez bostekin batera, honako formatuetan: “.mp3”, “.aiff” edo “.wav”. Izena emateko epea apirilaren 10eko gaueko 12:00etan (24:00etan) amaituko da.

Lehiaketaren epaimahaikideek aldez aurretik 12 artista edo musika-talde hautatuko dituzte eta apirilaren 25ean, maiatzaren 9an zein 23an eta ekainaren 13an BBK Salan parte hartuko dute. Finala ekainaren 26an izango da, hiru artista edo musika-talde onenekin.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial