SALABBK_ABRIL_TALLER_ESCRITURA_PRO

Idazketa tailerra: Los mensajes de los pájaros

Larunbata
28
Mai 2022

BBK Salak, Nuevo Teatro Fronterizo-ekin lankidetzan, bi erakundeen arteko lankidetza ireki du tailer honekin, dramaturgia berrien garapena bultzatzeko.



Albert Tola antzerkigileak "Los mensajes de los pájaros" izeneko lehen tailerra emando gu. Tailerrarekin batera, maiatzaren 28an BBK Salan ikusi ahal izango dan El Palmeral ikuskizunaren emanaldiaren sarrera dago barne.

EDUKIA
Zer da "narraturgia"? Zergatik eta zertarako ari da itzultzen antzerki garaikidea antzerkiaren jatorri narratiboetara? Nola lotzen da erantzun formal hori azken urteetako gizarte-aldaketekin? Eta bestetik, nola lor dezakegu pertsonaia-arku bat narrazioaren barruan? Nola eman diezaiokegu narrazio honi azalpenik gabeko dimentsio rapsodikoa? Nola egin dezakegu narrazioa aktoreari eta, ondorioz, ikusleari mugimendu emozionala sortzeko gai den partitura? Tailerrak gai hauek landuko ditu bi egunean, idazkera automatiko gidatuen ariketen bidez, baita antzinakotasunaren eta garaikidetasunaren arteko arku horren adibideak irakurriz eta horien inguruko gogoeta eginez ere.

IRAKASLEA
Albert Tola (CIA. NIGREDO). Antzerkigilea, poeta, itzultzailea eta idazketa dramatikoko irakaslea.
Bartzelonako Institut del Teatre institutuan Dramaturgian lizentziaduna, bere prestakuntza osatu zuen Berlingo Arteen Unibertsitatean (Udk) eta Bartzelonako Beckett Aretoan, José Sanchis Sinisterrarekin eta Abilio Estevezekin. Antzerkigile gisa argitaratu ditu (Ediciones de Teatro del Astillero, ADE Teatro, Edicions de la Diputació de Barcelona) eta Bartzelonan eta Madrilen, Txilen, Mexikon, Ekuadorren, Turkian, Grezian, Alemanian, Marokon, Frantzian eta Kolonbian (Jorge Eliecer Gaitán Saria) estreinatu ditu edo estreinatzen ari da idatzi dituen lanetako batzuk: Salento, El último secreto de James Dean, Niño fósil, Las malas noches de Amir Shrinyan, Una mala noche, Los niños oscuros de Morelia, Vino lunar, La lenta pesquisa, Sarab, Hostal Sol de Medianoche, Últimas notas de Satniago Rojas, El palmeral (Nuevo Teatro Fronterizo-ren Cicatrizar projektu berriaren atala). Bere pieza batzuk ingelesera, frantsesera, alemanera, grekora, arabierara, txinerara eta turkierara itzuli dira. Poeta gisa, 2018ko Bartzelonako Poesia Jaialdian egin du debuta. 2004an, Alicia González Laá aktorearekin eta Andrea Segura zuzendariarekin elkartu zen A3 TEATRE konpainia sortzeko, eta haren pieza batzuk estreinatu zituzten. 2005etik antzerki eta zinemarako eskolak, tailerrak eta idazketa-tutoretzak ematen ditu, eta ikerketa dramaturgiko kolektiboko laborategiak koordinatzen ditu (Festival Grec, Sala Beckett, Teatre Tantarantana, La Maldita Vanidad, SGAE, C.E.C.C, Bande à part).

2008an Eva Hibernia idazlearekin hasi zuen lankidetza, aholkularitza literario eta dramaturgiarra eskeintzen duen Coaching de Escritores izeneko plataforma sortuz. 2010ean, komunitate-lanari ekin zion, hitzaren eta mugimenduaren inguruko belaunaldien arteko proiektuarekin, Constanza Brnčić koreografoarekin eta Julio Álvarez ekoizlearekin batera (PI (E) CE proiektua). Hamar urteko lana egin du, jarraian, Teatre Tantarantanarekin lankidetzan. Egokitzaile, dramaturgista eta dantza-antzerkigile gisa lan egin du. Hainbat zuzendari eta zuzendarirekin kolaboratu du, hala nola Rodrigo García Olza, Constanza Brnاiا, Andrea Segura, Elena Fortuny, Maria Elena Mexia, Carlos Rodríguez, Carme Portaceli, Marta Gil, Cecilia Ligorio, Roberto Romei, Irene Mattioli, Ferran Carvajal edo Tommaso Rossi, besteak beste. Teatre Akademia, Teatre Tantarantana, Sala Beckett, Sala Cuarta Pared, Teatre Nacional de Catalunya, Teatro Real, Naves Matadero, Teatre Lliure, Teatre CCCB bezalako antzokietan estreinatu du, eta askotan Grec Jaialdian. Goethe Institut, Nuevo Teatro Fronterizo eta Beckett Aretoari lotuta, 2010etik aurrera bere beste bokazio bat garatzen ari da: alemanieratik dramaturgia tailerrak eta antzerki testuak itzultzea. 2012an, Rodrigo García Olza aktore eta zuzendariarekin batera NIGREDO konpainia sortu zuen, eta ordutik hona jarduera dramaturgiko, produktibo eta pedagogiko ekintzak sortuz doaz etengabean.

NORI ZUZENDUTA: Antzerkigileak, antzezleak eta idatzi nahi duten eszenako gainerako Konplizeak.
LEKUAK: 15 pertsona
NOIZ
- Maiatzak 28, larunbata, 16:00-19:00.
- Maiatzak 29, igandea, 10:00-14:00.

SALMENTA IREKIA:2022ko maiatzak 25arte.

tickets
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content