Ibil Bedi + Airu

Larunbata
04
Eka 2022
Bilbao BBK Livek eta BBK Salak udaberriko soinurik freskoenak ekarriko dituzte jaialdiaren atarira. Ibil bedi Haien estiloa poparen inguruan koka liteke, baina estilo horretako musikarekiko dagoen gaitzesteari buelta emateko asmoarekin. Zuzenean ikusteko taldea da, diskoan eskaintzen duena baino askoz haratago doalako, entzuleei grabazio baten bidez transmititzea ezinezkoa den hurbiltasuna helaraziz. Airu, Irune Vega konpositorearen proiektu pertsonal batetik abiatu zen, Erik Gonzalez, Mikel Izarra eta Patricia Echanove musikariekin batera. Taldea Bilbon finkatuta dago, eta hizkuntzaren atzean dagoen esanahi ezkutuaz arduratzen da. Riff sinpleen, sentimentalismoaren, melodia tristeen eta ahots ilunaren proposamen minimalista, literatura- eta zinema-lanetan topatu daitezkeen txinpartekin. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira. Maskaren erabilera nahitaezkoa da. COVID Ziurtagiria eskatuko dugu sarreran 12 urtetik gorako pertsonei. tickets
Sarrerak: Dohainik

12€

Tematikoak

Skip to content