Hombre Bosque. Live Set

Larunbata
19
Eka 2021
BASABIDE#1 HOMBRE BOSQUEk, BilbaoArte Fundazioak eta La prodigiosa Agentziak ekoiztuta,  Basabide #1 bere lehenengo Live Set.a. aurkezten du BBK Salan. BASABIDE #1 landa grabaketatik musika elektronikora doan bidai bat da. Bilbon egoitza duen Performer eta DJ.ak, ehundurak, dardarak eta espazio sonoroaz esperimentatzera gonbidatzen gaitu. Etorri berri dena leku bat da. Ukatua izan zitzaiona. Izendatu ezin zitekeen hura, egun eguzkitsu batetako egunsentian arao zena. Dagoeneko ez da aurpegi gabekoa, musua markatua darama. Txoriak txioka. Kukua kukuka. Kobazulora iritsi harteko abestia. Han, basan olgetan, kontatua behar ez den horren itzala. Hiru buruko behorra. Kolibri. Dantzarako bere txandaren zain dagoen basapiztia. Atabalik gabeko tribuei Hombre Bosquek ongi etorria ematen die. HOMBRE BOSQUE  performer, ekoizle eta DJa. Euskal Herrian bizi eta ikertzen ditu soinu eta gorputza. Gaueko jakindurian, klub kulturan eta queer teorian hezitua, bere proposamenak tribua dardara egoera ezberdinetan kokatu nahi du. Landa grabaketekin egiten du lan, sintesis analojikoa eta bere ahotsa erabiltzen ditu, ambient ehunduretatik techno organikora doan berezko territorio sortzeko.  Bere emanaldiak dantzarako erritu moduan proposatuak daude. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content