Zinegoak: Amaiera

Ostirala
24
Ots 2017
2017 Zinegoak lehiaketako sari berezia eman diote “Queer Kampala International Film Festival” izeneko zinemaldiari. Hassan Kamoga, Ugandako LGBT zinemako zuzendariak BBK Salan jasoko du saria. Garaikurra eman ostean, "OUTED: the painful reality" Kamoga Hassanek zuzendutako lana proiektatuko dute. Honetan, John Alex Kigoziren benetako istorioa aipatzen da, izan ere, bere argazkia Ugandako egunkari nagusiaren portadan argitaratu zuten eta, beste hainbat gizabanako homosexuali jazo bezala, jendaurrean bere izaera homosexuala salatu zuten. Proiekzioa amaitutakoan, Kamogak berak azalduko dizkigu labur-labur lan honen produkzio, filmaketa eta banaketari buruzko xehetasunak. tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content