LA PERRA BLANCO

Larunbata
27
Api 2024

Rockabillyko erregina berria (Rock 'n' roll U.K Magazine aldizkari britainiarrak horrela aipatzen du) musika rock 'n' rolla iraultzen ari da Espainian eta Europan.

Alba Blanco, gizonen mundu baten arauak hausten ari da, bere gitarra jotzen eta Hiroshimako Bonbaren antzeko amorru eta energiaz abesten, eszenatokitik salto egin eta jaisten ari da, kontrabaxu jotzaile basatienak (Guillermo Gonzalez del Campo) eta bateria handi batek (Jesús López Benitez) babestuta, lurrera erori arte dantzaraziko zaituztelarik.

Talde hau Espainian gehien eskatzen den rock 'n' roll taldea da, rock 'n' roll, blues, country bezalako musika gaur egungo eszenatoki batera eramanez, era guztietako ikusleentzat joz; La Perra Blancok ez du mugarik eta gero eta ospe handiagoa hartzen ari dira, musika belaunaldi gazteenei errotik hurbiltzen dieten bitartean.

Sarrerak: gutxienezko prezioa 18 €

online 18€, leihatilan 22€

Tematikoak

Skip to content