ARNASA

Ostirala
03
Ots 2023

Zer gertatzen da arnasketarekin egoera batek asaldatzen gaituenean? Apnean geratzen garenean, zer gertatzen da airea sartzen denean, baina ezin danean atera eta dena geldirik geratzen danean segundo batzuez? Arnasari eustera kondenatuta gaude, berarekin eta bere gorabeherekin bizitzera, bere berezitasunekin eta erreakzio xelebreekin bizitzera. Arnasketak eragiten dizkigun sentipen ezberdin horietatik guztietatik bidaiatzen du Arnasak: estuki konektatuta sentitzen garen betetasun osoko une horietatik, aire falta edo gehiegikeriak gu, gure kontzientea eta gure borondatea bereganatzen dituen une ilun, itzulezin horietara.

Ideia eta zuzendaritza: Natalia Monge
Talde-sorkuntza: Zuzendaria eta antzezleak
Antzezleak: Carlos Alonso, Pilar Andrés, Mikel Aristegui,
Jon Ander Garamendi
Musika konposizioa: Jon Ander Garamendi
Argiztapen diseinua: David Alcorta
Jantzien diseinua: Celia Egaña
Argazkia: José María Martínez
Kanpoko begia: Bertha Bermúdez, Pau Pons
«Arnasa» abestiaren letragilea: Ainize Moreno
Diseinatzaile grafikoa eta hedapena: Ana Gabán

Sarrerak: 12 €

%50eko beherapena Kutxabankeko txartelekin

Tematikoak

Skip to content