http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrieta

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

Bilbao BBK Live Hirian zikloa.

Bere lan berria, “Irteera argiak” Eñaut Elorrietak azken urteotan garatutako ibilbidearen ondorio zuzena da. Oso gaztetan kantuan hasi zenetik urrats bat harago egin du proiektu bakoitzean, beti gorantz, sorkuntzan, interpretazioan, eskenatokiaren gaineko agerpenetan eta, batez ere, publikoaren aurreko perzepzioan.

Aukera ezinhobeagoa du publikoak lan berri honen eta kantariaren eskutik abesti berrion zapore gozoa bezain sentikorra eskuzabalki jasotzeko. Lan berria erabat sinesgarria eta atsegina baita, eta neurri handi batean baita hunkigarria ere.

Disko berriko abesti sendoez gain, bere errepertorio esanguratsuaren esentzia ere ekarriko du Eñautek zuzenetara, haseratik erakutsi dituen zintzotasuna eta benetakotasuna eskenatokira ekarrita.

Eñaut Elorrieta: ahotsa eta kitarra akustikoa
Ruben Caballero: kitarra elektrikoa, teklatuak, koroak
Ander Zulaika: bateria, perkusioa eta koroak

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial