Eduardo Guerrero: “Guerrero”

Osteguna
22
Aza 2018
Dantzaldia 18 Edu Guerrero bailaor delako flamenko-dantzariaren ikuskizun berria, esanahi askotariko abizenaren izenburupean, bere inguruko andrazkoekin dituen harremanen gaia lantzeko asmoz: ama, maitaleak, adiskideak. Mugako eremu honetan, sentimenduak eta sentsualitatea elkarri lotuta agertu arren, bizitzaren tenperatura bi horiek gaindituko dira, harik eta generoen zein sexuen arteko zubia topatu arte. Horri pertsona deritzogu. Traumarik gabe tenkatuta, albo-kalte gehiegirik sortzen ez duen barne-gatazkan agertuko zaigu dantzaria, grinatik eta gizontasun propioa maitatzeko konpromisotik harago. Hona hemen, oro har, bere aitzakia, gatazka hartu eta arte bilakaraztea. Estilo ugariko doinu herrikoien sorta ekarriko digu: Hasierako saeta delako kantutik abiatuta amaiera-agurren kupleetaraino, beste hainbat doinuz osatutako amildegi luzea zeharkatuta: malagueña, fandango, rondeña, granaína, verdial, bulería por soleá, polo, nana, seguiriya, serrana, tango, zambra eta alegría. Munduari eta ikuskizunei buruz duen ikuskeraren alegoria honetan epopeia honen garaile argia agertzen da: flamenko dantza. Baile delakoa: Eduardo Guerrero Gitarra-jotzaileak: Javier Ibáñez, Juan J. Alba Cante delakora gonbidatutako artistak: Anabel Rivera, Sandra Zarzana, Samara Montáñez tiketak
Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content