http://www.bbk.eus/?lang=eu

DouleurDolor & Los Punsetes

Home  /  Programazio  /  Musika  /  Current Page

10 urte BBK Sala.

20:00 – DOULEURDOLOR

ARTISTA GONBIDATU ALDAKETA PUNSETEEN KONTZERTURAKO GAUR GAUEAN BBK ARETOAN

Douleurdolor bizkaitarrak, Soinu Berriak 2020 lehiaketaren irabazleak, gaur gauean arituko dira BBK Aretoaren 10. urteurrenaren inaugurazioan, Los Punsetes taldearekin batera.

Osasun arazo baten ondorioz, Nøgen donostiarrak ezin izango dira gaur gauean Los Punsetesekin batera BBK Aretoan aritu.

Horren ordez, Douleurdolor talde bizkaitarrak irekiko du #Hamarurte zikloaren lehen eguna.

Zure sarrera guztiz baliagarria da kartel berri honetarako, baina bertaratu nahi ez baduzu, salabbk@bbk.eus edo 944258824 zenbakiaren bidez harremanetan jar zaitezke itzulketa eskatzeko gaurtik, irailaren 26tik, gehienez 15 eguneko epean.

21:00 – LOS PUNSETES

Madrilgo talde honek maitasuna eta gorrotoa eragiten ditu besteongan, baina horixe da, hain zuzen ere, duela 10 urte baino gehiagotik elkarrekin egoteko lokailua.
Taldekide guztiak ikus-entzunezkoen mundutik datoz eta hori hainbat alderditan islatzen da.
Lehenengoa, agertokian azaltzeko era:
Ariadna abeslaria beti geldirik egoten da kontzertu osoan.
Bigarrena, haien bideoklipetan, izan ere, haien esanetan, baliatu ditzaketen aukeren “oso gainetik” daude.

tiketak


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial