http://www.bbk.eus/?lang=eu
Sala BBK Cromosoma

Cromosoma 7/24

Home  /  Programazio  /  Zinema  /  Current Page

Dokumentala.

“Cromosoma 7/24, visible lo invisible” izenburuko dokumentalean Jonatan Fernandezi buruz hitz egiten digute, Fibrosi Kistikoaren (FK) alderdiak azalduz. Jonatan Fibrosi Kistikoak eragindako gaztea da eta bere bizitzaren une jakin batean gaixotasunari eta pronostikoei aurre egitea erabaki zuen.

Ezohiko Gaixotasunen artean gehien ematen dena izan arren, Fibrosi Kistikoa ez zaigu ezaguna egiten haren eraginak gertutik bizitzea egokitzen zaigun arte. Gaixotasun genetiko, kroniko eta endekapenezkoa izateaz gain, gaur egun, ez dauka sendabiderik.

Motibatzeko zerbaiten bila, Jonatanek 2019an lau triatloi egitea pentsatu zuen, baina bere helburua ez zen helmugara heltzea, baizik eta bere burua zaintzea eta kirolaren bidez hobetzea eta halakoxeak izan dira bere lorpenak. Dokumental honetan ezkutuan dauden alderdi horiek ikusi egiten dira.


Social media & sharing icons powered by UltimatelySocial